Hauteskunde Programa

Herri batentzako talde bat. Zuretzako herri bat

Hurrengo maiatzaren 27an udal-hauteskundeak egingo dira. Hauteskundeak demokraziaren ikurra dira, bere unerik gorenena, bertan politika-ildo jakin baten barruan funtzio publikoa beteko duten gure ordezkariak modu askean aukeratzen ditugulako herritarrok.

Abadiñoko Independientearen bitartez, Abadiñoko Talde Independentearen bitartez, gure herriko joera politikoa aldatzeko aukera eskainiko dizute hauteskundeok hirugarrengoz. Denok batera elkarlanean jardun beharko dugu, hori lortzeko.

Taldea osatzen duten kideen lanerako gaitasunaren eta zintzotasunaren berri zuzena izan duzu azken bi legealdietan. Orain, zure esku dago zure botoa erabiltzea eta udal-gobernua beraien esku uztea. Zure laguntasuna edukiz gero, hurrengo lau urteetan Abadiñoko Independienteak taldeak gauzatu nahi dituen gobernu-jarduerak jasotzen dira dokumentu honetan.

Jarduera horien ardatz nagusiak zuretzako herri bat bilatzen du. Gutxi batzuen ongizatea gehiengoaren ongizatearen gainetik izango ez den herri bat bilatzen du. Etxebizitza eskuragarri bat lortzeko aukera izango duzun herri bat. Espazio publiko duinak dituena, kulturarako eta aisialdirako ondo kudeatuak. Udalak kalitateko zerbitzuak eskaintzen dituena, eta zure bizitza-proiektuaren garapenean laguntza eskainiko dizutenak. Gizonen eta emakumeen eskubideen artean bereizketarik egiten ez duen herri bat. Gure kultura ondarea den heinean, euskara maitatzen eta zaintzen jakingo duena. Gure udalerriko herri-gune nagusien hurbilketa bilatuko duena. Landa-eremuak beren burua ahaztutzat ikusiko ez dutenak. Bere ingurua eta espazio naturalak zainduko dituena, gure ondare naturalaren garapena eta zainketa era inteligentean uztartuko dituena. Bertakotzen diren pertsona guztiak ondo hartuko dituen herri bat. Eta, bere esku dagoen artean, biztanle guztiei enplegu duina eskainiko diena. Herri atsegina eta guztientzako herri bat. Zure herria.

HIRIGINTZA ETA ETXEBIZITZA

Etxe bat. Horixe da pertsona batek estalita izan behar duen lehenengo premia, bere bizitza-proiektua abiatu gura duenean. Eta hori ez da erraza gure herrian. Etxebizitza duina izateko eskubide konstituzionala Konstituzioaren 47. artikuluan jasotzen da. Agindu horretan jasotzen denez, “espainiar guztiek dute etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea”. Baina ez hori bakarrik; eskubide hori gauzatu ahal izateko aginte publikoek beharrezkoak diren baldintzak eta arauak ezarri beharko dituztela ere esaten du.

Baina orain arte Abadiñon agintean izan direnek hartu dituzten neurriek lege hori betetzea baino gehiago etxe-sustatzaile batzuen etekin ekonomikoak bilatu dituzte. Joera hori goitik behera aldatzeko konpromisoa hartzen du Abadiñoko Independienteak taldeak, gure gazteriari behar duen etxebizitza herrian bertan eman ahal izateko, gure herritik joan gabe edo bizitza osorako hipoteka hartu barik. Era berean, herritar guztien bizitza-kalitatea hobetuko duten neurriak hartzeko konpromisoa hartzen du.

KULTURA ETA KIROLAK

Bizilagun guztiei kulturarako sarbidea eta instalazio duinetan kirol- zein aisialdi-jarduerak egiteko aukera eskaini ahal izatea dira Abadiñoko Independienteak taldearen arduretako batzuk.

Kultura-balio demokratikoak zaintzeko eta sustatzeko, Udalari beharrezkoak diren egitura organikoak emateko edo egun daudenak egokitzeko konpromisoa hartzen dugu. Dauden instalazioak berritzeko eta beharrezkoak diren berriak sortzeko lan egingo dugu. Eta Udalak herriko kirol- eta kultura-taldeei ematen dizkien diru-laguntzen eta baliabideen kudeaketa gardena eta eraginkorra egiten ahaleginduko gara. Eta Abadiñon bizi diren edo gure herria bisitatzera etortzen diren pertsonek gure ondare naturalaz eta kulturaz gozatzeko, horiek behar den moduan zaintzeaz arduratuko gara.

GIZARTE EKINTZA

Gutxien duten gizarte-kolektiboek jarduerak eta baliabideak behar dituzte, beren bizi-baldintzak hobetzeko, beren oinarrizko beharrak asetzeko eta gizartean txertatzea laguntzeko.

Behar horiek betetzen laguntzen duten udal-zerbitzuak behar bezala mantentzeko jarduerak sustatu behar ditu Udalak. Abadiñoko Independienteak taldeak premia horiek gogoan izango ditu bere gobernu jardueran.

INGURUMENA

1992. urtean, ia 200 herrik Agenda 21 hitzarmen historikoa sinatu zuten Rio de Janeiroko Lurraren Gailurraren baitan. Ingurumenaren iraunkortasunerako jarduera-plana da Agenda 21. Hortik lasterrera, beren ingurura eramateko ardura hartu zuten hiriek, eta 1994. urtean, Hiri eta Herri Iraunkorren Europako Konferentzia egin zuten Danimarkako Aalborg hirian. Bertan onartu zuten Aalborgeko gutuna, Tokiko Agenda 21-aren sorrerako dokumentua.

Bada garaia gure Udala mugimendu horretan era serioan sartzeko; berez, bere mailan parte-hartzen du herriko ikastetxeren batek. Abadiñoko Independienteak taldeak hori horrela izateko egin beharreko pausoak emango ditu.

Bien bitartean, hurrengo legealdian Udalak hartu beharreko lehenengo neurriak hauek izango dira:

BESTE GAI BATZUK

Sarrerako web orrira itzuli